Mariaren Lagundiaren Emakumezkoen Ikasle Egoitza Lizarra-Estella kalea 2an, Donostiako erdialdean kokaturiko egoitza erosoa da. Bertan bizi diren ikasleentzat premiazkoak
diren behar nagusiak asetzeko eta ikasteko aproposa den giroa sortzeko zerbitzu guztiak eskaintzen ditu.
Mariaren Lagundiak ia lau mendetako esperientziak ematen duen hezkuntza ondare aberatsa bereganatu du eta gizartearen zerbitzura jarri nahi du, kasu honetan bereziki,
unibertsitate mailako gazteen esku, beraien garapen pertsonala bidera dezaten.
Donostiako Mariaren Lagundiaren Ikasle Egoitzaren ezaugarri nagusia ikasleen garapenerako giza eta intelektual ahalmenak, eta beraien askatasun adierzapena bultzatzea
da, Mariaren Lagunditik tradizioz jaso duen bezala eta Lestonnakeko Juanaren giza izpiritua jarraituz.
Hezkuntza prozesuak giro eta toki aproposak behar ditu. Hau dela eta, Mariaren Lagundiak bere Ikasle Egoitzak hezkuntza prozesu hauek aurrera eramateko gune egokitzat
ditu,eta baita ebanjelioa zabaltzeko plataforma aproposak ere.
Mariaren Lagundiaren ikasle egoitzak toki eta fakultate ezberdinetatik etorriko ikasleei hezkuntza eta elkarketa tokia eskaintzen die, errespetu, elkarbizitza eta
tolerantzian oinarritutako familiarteko giroa sortuz.